Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategia inauguratuko da bihar

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 24a, 10:07

Naiara Goia zuzendaria, Arantzazulaben.

11:00etan hasiko da ekitaldia, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da goiena.eus webgunean. Gainera, Goiena Telebistak ere Hemen Debagoiena saioa bertatik eskainiko du, Arantzazurekin lotura duten gaiak landuz.

Euskal gizartearen beharrei "erantzun berritzaileak" eskaintzeko helburuz sortutako proiektua da Arantzazulab. "Arantzazuko tradizio humanista eta balioetatik eraikia, euskal gizarteari baliozko ekarpena egiten jarraitzeko erantzukizunetik abiatzen da", azaldu dute zehazki sustatzaileek.

Garapen komunitarioaren alde egitea, komunitatea ahalduntzeko tresnak ikertzea eta esploratzeko eta esperimentatzeko elkargunea izatea dira besteak beste topagunearen funtsak, eta lankidetzaren bidez, "etorkizuneko gizartegintza sustatzea" nahi dute bultzatzaileek: "Gizarte justuagoa, kohesionatuagoa, lehiakorragoa eta gizatiarragoa lortzeko Arantzazu erreferentziazko berrikuntza nodo eta herritarren topagune bihurtzea nahi dugu".

Inaugurazioa, bihar

Gandiaga Topagunean, 11:00etan hasiko da inaugurazio ekitaldia. Bertan izango dira Naiara Goia Arantzazulabeko zuzendaria, Izaro Elorza Oñatiko alkatea eta Markel Olano diputatu nagusia, besteak beste.

Goienak bere aldetik, zuzenean emango du ekitaldia webgunean, eta arratsaldean, 18:00etan, Hemen Debagoiena saioa bertatik egingo da. Txomin Madina aurkezleak aurreratu duenez, saioan landuko diren gaiek nolabaiteko lotura izango dute Arantzazurekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak