'Ginelako gara' antzezlan ibiltaria, Elkar Heziko ikasleen eskutik

Mireia Bikuña 2021ko mar. 23a, 18:15

'Ginelako gara' antzezlan ibiltaria, Elkar Heziko ikasleen eskutik.

Hainbat teknika artistikoren bidez,  ikusezin bihurtu zituzten zazpi euskal emakume aitzindariren istorioak antzeztuko dituzte hilaren 26an, Oñatiko kaleetan, 18:00etan hasita. Antzezlanak hainbat agertoki izango ditu: Etxaluzen hasi eta Lazarragan bukatuko da. 

Setem Hego Haizea GKE-ren eta Elkar Heziko ikasleen artean burututako hausnarketa prozesu baten emaitza da hori. Bide horretan aitzindari izan diren emakumeei buruz aztertu eta ikasi dute, eta zazpi euskal emakume aukeratu dituzte, emakumeek gizartean eta historian egindako lana ikusarazteko eta baloratzeko.

"Mendeetan zehar, emakumeek gure gizarteari egindako ekarpena ikusezina, mespretxatua eta ezkutatua izan da. Elkar Heziko ikasleek, idaztetik antzerkiraino doazen hizkuntza artistikoen bidez, emakume horiei balioa eman eta bizitzaren erdigunera ekarriko dituzte: plaza publikora", esan dute.

Hainbat agertoki

Antzerki ibiltaria Etxaluzen hasiko da. Ostean, Antixenan, Santa Marinan, liburutegiko lorategian, Pake Lekuko plazatxoan eta Lazarragan egingo dituzte geldialdiak. Azken gune horretan edukiera mugatua izango denez, aurrez eskatu behar da gonbidapena, 943-71 82 72 zenbakira deituta, edo WhatsApp bidez 688 621 195 zenbakira idatziz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak