Martxoaren 22tik 27ra, udaberriarekin bat, bueltan dator Txandaren 'Udaberrixa Badator' kanpaina; sariak banatuko dituzte bezeroen artean. Hau da, egun horietan zehar, erosketak Txandako komertzioetan egiten dituzten bezeroek 20 eta 10 euroko bonu txartelak irabaz ditzakete. Sari horiek bezeroek hurrengo erosketan trukatu ahal izango dituzte saltoki berdinean.