Martutenera egin dute martxa Joseba Arregiren urtebetetze bezperan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 20a, 13:09

Joseba Arregi oñatiarrak 75 urte beteko ditu martxoaren 27an, horietatik 29, espetxean. Haren egoera zein den ezagutzeko solasaldia egin zuten atzo gaztetxean senideekin, eta gaur irteera Martuteneko espetxera.

Atzo iluntzean gaztetxean egindako solasaldia.

70 urtetik gora eta hiru laurdenak beteta ditu Joseba Arregi preso oñatiarrak. Haren eta etxekoen zein lagunen bizipenak gertutik ezagutzeko solasaldia egin zuten atzo iluntzean gaztetxean bere senideekin batera, eta gaur irteera egin dute Martutenera hainbat herritarrek.

Martxoaren 27an beteko ditu 75 urte Arregik. 29 urte daramatza espetxean; horietatik hamar Frantziakoetan egin ditu. Jaenen, Madrilen, Alacanten eta Asturiasen ere egon da preso; 2020ko urriaren 30ean eraman zuten Martutenera eta harrez gero han dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak