Europan sarean zerbitzari-zerbitzua eskaintzen duen enpresarik handiena da OVH enpresa eta Estrasburgon zituen 29.000 zerbitzariak gordetzeko lau eraikinetatik bi erre dira. Ondorioz, milaka webgune zerbitzua eman ezinda gelditu dira, tartean Oñatiko Eskola Kiroleko webgunea. Eskola Kiroleko arduradunek jakin arazi dute web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari direla eta barkamena eskatu dute sortutako eragozpenengatik.