Igerilekuak eta Eltziako gimnasioa itxita egongo dira gaur, grebagatik

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 16a, 07:05
Zubikoako igerileku handiko eskailerak.

Garbitzaileen greba dela eta, itxita egongo dira gaur igerilekuak eta Eltziako gimnasioa. Greba eguenera arte luzatu daiteke eta instalazioak garbitzen ez badira, ezingo dira erabili. Hortaz, gaurtik egubakoitzerako egunetarako, ezingo dira erreserba programatuak (aurretiko erreserbak) egin telefonoz edo igerilekuen kasuan web-aren bidez. Egunez egun aztertuko dute egoera.

Gipuzkoako eraikuntzetako garbiketa alorrean greba deitu dute ELA, LAB eta UGT sindikatuek martxoaren 15erako, 16rako, 17rako eta 18rako eta honek eragina du igerilekuen eta Eltziako gimnasioaren erabileran. Ez badira garbitzen ezin dira erabili eta gauzak horrela, egunez egun aztertuko dute egoera kirol departamentuko arduradunek eta erabakiak hartuko.

Gaur, martitzena, itxita egongo dira bi zerbitzu horiek eta, oraingoz, egubakoitzera bitartean, ezingo dira erreserba programatuak (aurretiko erreserbak) egin telefonoz edo igerilekuen kasuan web-aren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak