Passepartout taldea osatzen zuten Tomas Lizarazuk, Xabi Arrietak, Jontxu Apek, Itziar Beitiak eta Ruben Lizarraldek Bulego proiektua abiatu zuten 2019an. "Erreferentzia musikal zein kultural berrien eraginez proiektu berri baten aldeko apustua egitea erabaki zuten. Taldearen bihotza eta funtsa musika da, baina diziplina askotariko proiektu moduan ulertzen dute talde-kideek. Bi lan dituzte argitaratuta; azkena, joan den abenduan, Ilun dagoen arren EPa. Energia positiboz beteriko pop dantzagarria egiten dute eta euren freskotasun eta abestiekin zuzenean gozatzeko aukera izango dugu", diote antolatzaileek.
19:00etarako, sarrerarik ez
Azken hilabeteetan bina emanaldi egin dute kontzertu bakoitzeko, eta hala egingo dute bihar ere, 17:00etan eta 19:00etan. Lehenengo emanaldirako sarrerak, Oñati.eus atarian.