Zuazola-Larraña, Oñati Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoa izango da hemendik aurrera

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 10a, 14:20

Zuazola institutua.

Eraikin bakoitzak bere izena mantenduko du baina kanpora begira, Oñati Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoa izango da izen ofiziala. Aurreko izenarekin kokapenarekin eta identifikazioarekin endredoak sortzen zirelako aldatu dute izena.

Zuazola-Larraña institutuak izena aldatu du eta hemendik aurrera Oñati Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoa izango da (OBHI). Batez ere kanpora begira egindako aldaketa da, endredoak eta nahasmenak sortu izan direlako kokapenarekin eta identifikazioarekin. Berez, ikastetxe bakarra izan arren, bi erakinetan ematen dituzte eskolak eta eraikin bakoitzak bere izena mantenduko du. Herri barruan Zuazola eta Larraña erabiliko badira ere, kanpora begira Oñati izena erabiliko da hezkuntza publikoko herriko Bigarren Hezkuntzako Institutuari buruz aritzeko. 

Ikastetxeko ordezkari organo gorenak abenduan hartu zuen izena aldatzeko erabakia eta horren berri Hezkuntza Sailari bidali. Gaurko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu da izen aldaketaren baimena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak