Bere denbora hobetuta bueltatu da Malagatik Enaitz Sagasta igerilaria

Oihana Elortza 2021ko mar. 7a, 20:00

Enaitz Sagasta oñatiarra gaur Malagako igerilekuan.

Infantil mailako Espainiako txapelketan lehiatu da Aloña Mendiko Unaitz Sagasta igerilaria eta bere denbora hobetuta bueltatu da: 1:02:55 egin du 100 metro bizkar estiloan, 50 metroko igerilekuan.

Egubakoitzetik domekara bitartean izan da txapelketa, Malagako Inacua instalazioan, eta oñatiarra, Aloña Mendiren izenean, domekako proban lehiatu da: 100 metro bizkar estiloan. "Sailkapen orokorrean 11. postua lortu du eta bere adinekoen artean, 8.ena. Baina bere denbora hobetu du eta hori da pozgarria. Sorbalda lesionatuta du eta ez etortzekotan ere egon zen, baina txartela lortuta zuen eta parte hartzea erabaki azkenean. Azken entrenamenduak batez ere aletekin bakarrik egin ditu", dio entrenatzaileak, Josune Odriozolak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak