Aste honetan, atzo, zabaldu dute Oñatiko duatloian parte hartzeko izen-ematea, eta ordu eta erdian agortu ziren 300 dortsalak. Apirilaren 24an izango da duatloia; aurtengo denboraldiko lehenengoa, gainera. Banaka aterako dira parte-hartzaileak eta erlojuaren kontra egingo dute: 5 kilometro korrika, 20 bizikletan eta 2,5 korrika.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.