Aldaketa egon da Txandako zuzendaritzako kideen artean

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 4a, 10:35

San Lorentzo auzoan dagoen Hirukar liburudenda.

Otsailean egin zuten batzarrean onartu zituzten zuzendaritzako kide berriak. Guztira Txandako bederatzi kide daude zuzendaritzan.

Oñatiko Txanda dendarien elkarteak otsailean egindako batzarrean onartu zuten zuzendaritzako kideen aldaketa. Bost komertzio berri sartu dira juntara: Hirukar, Marku, Umerez iturgintza, Mapfre eta D'Or. Bi urte egingo dute horiek zuzendaritzan eta eurekin batera beste urtebetez jarraituko dutenak dira: Irizar estankoa, Korosti kafe denda, Amets autoak eta Ogiberri. Zuzendaritza utzi dutenak, berriz: Sillero, Aranburu bitxitegia, Clau, Sustra eta Magdanela gasolindegia.

Egun herriko bederatzi komertzio edo zerbitzutako ordezkariak daude Txandako zuzendaritzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak