Dominak eskuratuta itzuli dira musika eskolako piano-joleak, Andoaingo jaialditik

Maialen Santos 2021ko mar. 3a, 10:20
Musika eskolako piano ikasle eta irakasleak, lortutako dominak soinean.

Andoaingo XVI. musika jaialdian parte hartu dute asteburuan Jose de Azpiazu Musika Eskolako sei piano-jolek.  Basterko kulturgunean ikusitakoaren "balorazio positiboa" egin dute irakasleek.

Hamaika urtez azpiko kategorian aritu zen Julen Urzelai, eta adin horretatik gorakoan Lara Santos, Irati Atxa, Sara Txintxurreta, Sara Iñurritegi eta Goretti Arregi. Orotara, zilarrezko lau domina eta brontzezko eta urrezko bana eskuratu zituzten ikasleek.

Musika eskolako irakasle Ainhoa Galdosek eta Anabel Henaok egindako lana positiboki baloratu dute: "Osasun egoera medio, azken unera arte ez genekien jaialdia ospatuko ote zen, eta ausartak izan dira parte-hartzen. Zoriondu besterik ez zaigu geratzen". Ikasleek, gainera, elkar ikusi eta entzunez ikasteko aukera izan dutela adierazi dute.

Jaialdiaren antolakuntzari ere keinua egin gura izan diote: "Gisa horretako jaialdiak oso balekoak dira kultura bultzatzeko, garai zail hauetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak