'Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere' dokumentala botako dute gaur Santa Anan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 3a, 10:40

Euskararen erabilera sustatzeko asmotan, Euskal Herri guztiko hamabi gazte Nepalen izan ziren 2018an, tartean  lau oñatiar, Felipe Uriarte gidari zutela. Esperientzia hura grabatu eta dokumental batean jaso zuen eta gaur botako dute lan hori Santa Ana antzokian, Udal Euskaltegiak antolatuta. Uriartek egingo du aurkezpena.

Hilabetez hamabi gazte euskaldun eta bederatzi sherpa elkarbizitzen egon ziren iaz, goi-mendietako gailurretan ere euskaraz hitz egitea posible dela erakusteko asmotan. Esperientzia hori jasotzen duen dokumentala da Oxigenoa Euskarari 6.000 metroan ere lana eta Santa Ana aretoan eskainiko dute gaur, eguaztena, 18:00etan. Felipe Uriartek egingo du aurkezpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak