Hirugarren egin du Ainara Uribarrik Espainiako Kopako kronoigoeran

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 3a, 08:56
Uribarri zapatuko kronoigoeran, Pantikosan. (Argazkia: FEDM)

Zapatuan izan zen, Pantikosan, Espainiako Kopako kronoigoera eta hirugarren helmugaratu zen oñatiarra; bosgarren, berriz, domekako lasterketan. Asier Alonso eta Haritz eta Sara Arregi izan ziren asteburuan lehiatu ziren beste oñatiarrak, Euskal Selekzioarekin hiru horiek.

Gustura bueltatu da Ainara Uribarri ere asteburuan elurretan egindako lanarekin. Espainiako Kopan hartu zuen parte eta hirugarren helmugaratu zen zapatuko lau kilometrotako (800m+) kronoigoeran: "Hirugarren atera nintzen, eta hirugarren bukatu. Oso ondo joan zen, bai, ondo prestatuta joan nintzen. Domekako lasterketa oso teknikoa zen eta ez nuen lan ona egingo nuen esperantza handirik, egia esan. Bajatzerakoan, elur-bisutsa zegoen eta elurraren baldintzak txarrak ziren. Bestalde, oso jaitsiera zailak ziren eta orduan erabaki nuen lasai hartzea eta minik ez hartzea. Nire lehiakideak ere gero eta urrutiago ikusten nituen, eta nire lasterketa egin nuen, lasai; bosgarrena izan nintzen amaitzen".

Uribarrik bere izenean hartu zuen parte lehiaketan, beste hiru oñatiar, berriz, Euskal Selekzioaren barruan joan ziren: Axier Alonso (senior kategorian, Uribarri moduan), Sara Arregi (18 urte azpikotan) eta Haritz Arregi (16 urte azpikotan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak