Elkar Hezi pareko zebrabidea eskolako sartu-irtenetan bakarrik itxiko da gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 1a, 07:38

Elkar Hezi ikastetxea Arantzazuko Ama kalean.

Elkar Heziko ikastetxe pareko zebrabidea, Arantzazuko Ama kalean, haurren eskolako sarrera-irteera orduetan egongo da bakarrik itxita; ordutegi horretatik kanpo errepidea zabalik egongo da ibilgailuendako.

Pandemiari aurre egiteko herriko hiru ikastetxeetako kanpoko espazioak handitzeko neurriak hartu zituzten elkarlanean Udalak eta ikastetxeek. Hasiera batean proba moduan hartutako neurriak aztertu zituzten eta mantentzea erabaki, aldaketa batzuk eginda. Horrela, gaurtik, martxoak 1, Elkar Hezi ikastetxe pareko zebrabidea, Arantzazuko Ama kalean, haurren eskolako sartu-irtenetan bakarrik egongo da itxita zirkulaziorako, gainerako orduetan zabalik egongo da ibilgailuendako.

Astelehenetik egubakoitzera artean egongo da indarrean neurri hau, eta eskola egunetan.

Txantxiku Ikastolan eta Urgain Errekalden hartutako neurriak ere indarrean dira aste batzuk lehenagotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak