Enara Eizagirrek, Aritz Zabaletak, Malen Azpiazuk eta Jon Mikel Azpiazuk osatzen dute Usurbilgo jaietako Bertsio Gauari esker sortutako taldea. Pandemia erdian sortutako taldeari ez zaio lanik falta izan, eta tarte honetan, beraien lehen diskoa grabatu dute Garate Estudioetan.
Euren estiloa definitu barik duela argi ikusten da beraien kantuetan, nahiz eta, hasiera batean rock talde gisa aurkeztu beraien burua. Beraien lehen laneko kantuak jotzeaz gain, ez diote uko egiten bertsioei. Hala, Oñatin, Willis Drummond taldearen kantu baten bertsioa jo zuten.