Udazken-neguko azoka berezia egingo du bihar eta etzi Txandak

Miren Arregi Amasorrain 2021ko ots. 25a, 19:39

Beherapenekin eskainiko dituzte produktu asko bihar eta etziko azoka berezian

Oñatiko dendari elkarteko 23 merkatarik kanpora aterako dituzte euren produktuak, beherapenekin.

Udazken-neguko Azken Txanpa izeneko azoka berezia egingo dute gaur eta bihar Txanda dendari elkarteko 23 merkatarik. Ohitura duten moduan, denda kanpora aterako dituzte beherapenekin eskainiko dituzten produktuak.

Kaleko zein barruko arropak, osagarriak, betaurrekoak edo oinetakoak, besteak beste, prezio berezietan jarriko dituzte salgai herriko hainbat dendarik bihar, egubakoitza, eta etzi. Denden ordutegi barruan eskainiko dituzte eta horrelako beste azoketan egin duten moduan, oraingoan ere erdiguneko kale komertzialetatik aparte dauden zenbait merkatarik plazara eta kale Barria aldera ekarriko dituzte euren eskaintzak. Azoka egiteko, kale Barria eta Atzeko kalea zirkulaziorako itxita egongo dira. Inguruko merkatarien atez ateko hondakin bilketa ere berrantolatu egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak