Arreta Gunea egubakoitzero zabalduko du EH Bilduk, kongresuari buruzko argibideetarako

Oihana Elortza 2021ko ots. 25a, 12:28
Kale Barrian dago EH Bilgunea

Bihar hasita, hilabetez, egubakoitzero zabalduko du Oñatiko EH Bilduk Arreta Gunea, kongresuaren harira sortu daitezkeen zalantzak argitzeko edo ponentziak banatzeko. 

Otsailaren 26tik martxoaren 26ra bitartean egubakoitz denetan zabalduko du Oñatiko EH Bilduk Arreta Gunea. Bigarren Kongresuari lotutako argibideak eskaintzeaz gain, alderdikide kanpainaren gaineko informazioa ere emango dute eta lagunduko tramitazioa egiten. Hauxe da Arreta Gunea zabalik egongo den ordutegia: 11:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:30era.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak