Imanol Astudillo teknikariak gidatutako saioa izango da, eta musika ekipoak, argiek eta eszenarioko antzerako tresnek nola funtzionatzen duten ikasteko aukera izango da horretan. "Hala eta guztiz ere, soinuan jarriko dugu azpimarra, batez ere", azaldu du Astudillok.
Gaztetxean dagoen soinu ekipoa nolakoa den ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta teknikariak aurreratu du teoria eta praktika uztartuko dituztela tailerrean: "Azalpenak emanez hasiko dugu ikastaroa, eta gero ikasitakoa praktikan jarriko dugu; besteak beste, ekipoa muntatzen eta desmuntatzen arituko dira etortzera animatzen direnak".