Oraingoan ere, gaiaren inguruko hiru aditu etorriko dira: Imanol Esnaola –Gaindegia–, Andoni Olariaga –Iratzar Fundazioa– eta Maggie Mullen –EHU–. Migrazioak munduan duen pisuaz, zein fluxu duen, zergatiak eta ondorioak izango dira berbagai izango dituzten puntuak. Euskal Herrira begira, berriz, kultura anitzeko testuinguruan zein erronka dituen aztertuko dute. Hitzaldia Santa Ana aretoan izango da, 18:30ean. Doan da, baina aurrez hartu behar da sarrera, edukiera mugatua kontrolatzeko. Sarrerak udal webgunean sartuta har daitezke: www.oñati.eus helbidean.