Otsailaren 14a San Valentin eguna da. Maitasunaren eguna ospatzen dute batzuek; beste batzuendako, ordea, gaurko egunak ez du aparteko esanahirik.
Oñatiko Bargastak Talde Feministak sistema kapitalistak kontsumoa sustatzeko asmatutako eguna dela salatzeko bideoa zabaldu du. San Valentinen ordez San Valenthil aldarrikatu dute: Maitasun erromantikoak hiltzen gaitu lelopean.