Entrenatzeaz gain, txapelketekin hasteko gogotsu daude tenis jokalariak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko ots. 5a, 15:14

Argazkia: Mireia Bikuña Madrid.

Aloña Mendiko tenis eskola indartsu dago. 40 bat neska-mutiko dituzte tenis eskolan; eta, horiei gehitu behar zaie federatuta dauden gaztetxoak eta nagusien taldekoak. Federatuak gogotsu daude lehiaketarekin hasteko.

Zubikoa kiroldegiko tenis pistetan gogotsu ari dira entrenamenduetan federatu mailako tenis jokalariak. Tenis eskolako gaztetxoak, aldiz, eguaztenean hastekoak ziren entrenamendu saioekin, baina irakasleek COVID formakuntza bat jaso arte ezin izango dira entrenamenduekin hasi. Ainhoa Zumalde dabil tenis eskolan arduradun. "Tenis eskola egonkortuta dagoela esan daiteke. Iaz, kopuruari dagokionez, jauzi handia egin genuen, eta aurten mantendu egin gara", dio Zumaldek. Gaztetxoak poliki-poliki maila eta itxura hartzen dabiltzala nabarmendu du. Tenis eskolan 40 bat gaztetxo dituzte.

Kalitatezko entrenamenduak

Zubikoako tenis pista estali zutenetik baliabide gehiago dituztela azaldu du Zumaldek: "Gauzak serioago egiteko aukera ematen du honek; kalitatezko entrenamenduak egin daitezke hemen".

Aloña Mendin federatuta daudenek eurek nahi dituzten txapelketak joka ditzakete: "Ez dago ligarik. Txapelketak daude eta bakoitzak erabakitzen du nora joan. Zenbat eta puntu gehiago egin, orduan eta gorago egingo duzu rankingean".

Dedikazio handia eskatzen du

Eskola-kiroletik federatu mailara jauzi handia dagoela dio: "Kirol indibidual guztien moduan, dedikazio handia eskatzen du. Maila batetik aurrera gogor entrenatu behar da". Unai Gomez jokalari gazteak dio "jokatzeko gogoz" daudela. Hark dio besoak indartsuak eta hankak arinak izan behar direla tenisean pilota guztietara iristeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak