Talde berria bada ere, eskarmentuko musikariek osatzen dute: Raul Lasa Txiki (Gatillazo, La Polla) eta Angel Otxoa de Eribe (Gatillazo, Rockaina, Salvate Si Puedes) gitarra-joleek; Mikel Azpiroz Buton (Gatillazo, Al Karajo) baxu-joleak, Mikel Berrozpe Pollo bateria-joleak (Childrain, Vicepresidentes) eta Iñaki Urbizu Pela (Obligaciones, Sumision City Blues, Marky Ramone...) abeslariak. Rock hiritar zuzena eta indartsua egiten dute.