Azkoagainen, Arrikrutzen eta Osiñurdinen jarriko dituzte kontrolak Oñatiko udaltzainek

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ots. 4a, 11:28

Arantzazu aldera doazen ibilgailuak zainduko dituzte Azkoagain pareko kontrolean.

Itxiera perimetrala zaintzea da helburua eta domekara bitartean kontrolak jarriko dituzte herriko hiru gune horietan, edozein ordutan.

Oñatiko udaltzainek kontrolak jarriko dituzte, domekara bitartean, herriko hiru puntutan, itxiera perimetrala betetzeko. Azkoagainen, Zubillagan –Osiñurdineko biribilgunean– eta Arrikrutzen jarriko dituzte, azken toki horretan baita aste barruan ere. "Ertzaintzarekin batera adostutako kontrolak dira eta hiru puntu horietan jarriko ditugu, behin baino gehiagotan batzuetan, eta ordu ezberdinetan", adierazi du udaltzainburuak. Legazpi aldean jarriko dituzten kontrolen ardura Ertzaintzarena izango da.

Aurreko asteburuan ere jarri zituzten kontrolak herrian udaltzainek, eta mugak hautsi zituzten dozena erdi bat gidari atzeman zituzten. Tartean, esaterako, Arantzazura autoa bedeinkatzera Zumaiatik zihoana eta mendira joateko asmotan beste herri batzuetatik etorritakoak. Itxiera perimetrala urratu duten kasu horiek Barne Sailera bideratuko dituzte, udaltzainek ez baitute eskumenik isunak jartzeko, ertzainek baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak