Eskola kirolaren inguruan hausnartzeko topaketak egingo ditu Oinherrik

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 2a, 14:01

Topaketetan, eskola kirola eraldatzeko gakoak definitu nahi dituzte, eta horretarako, besteak beste, herri hezitzaileen sareko lau herritako prozesuak izango dituzte hizpide; tartean, Oñatikoa.

Pandemiak ekarritako geldialdiak "hausnartzeko eta berramesteko" abagunea eman diela azaldu dute Oinherriko kideek, eta tartean, eskola kirolari ere bere lekua eman nahi diotela: "Aurtengo ikasturte xelebre hau aprobetxatu nahi genuke, eskola kirola eraldatzeko klabe batzuk elkarrekin adosteko".

Horretarako, otsailaren 19an topaketak antolatu dituzte Zumaian. "Eskola kirola balioen hezkuntzarako tresna izateko kontutan hartu beharreko klabe batzuk definitzen saiatuko gara; maila teoriko zein praktikoan", adierazi dute.

Zumaiako AitaMari aretoan 9:30ean hasiko da egitaraua: lehenengo zatian, eskola kirolaren inguruko marko teorikoa landuko dute, eta bigarren zatian, eskola kirola eraldatzeko esperientziak ezagutuko dituzte. "Oñati, Usurbil, Hernani eta Oarsoaldean eraldaketa prozesuetan parte hartu duten kideen esperientziak bilduko ditugu, mahai-inguru batean", aurreratu dute.

Dagoeneko, ireki dute izena emateko epea Oiherriren webgunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak