Arantzazuko Ama kalean errepidea itxita egongo da aste honetan ere

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ots. 2a, 08:44

Elkar Heziko eraikin parean errepidea itxita zirkulaziorako.

Elkar Hezi ikastetxe aurreko Arantzazuko ama kalean errepidea ordutegi mugatuan mozteko indarrean jartzekoa zen neurria atzeratu egin da, azken orduko arazoak medio. Beste ikastetxeetan, aste honetan jarri dituzte indarrean neurri egokituak.

COVID-19 gaitzari aurre egiteko hartu beharreko prebentzio neurriak direla eta, egokitzapenak egin zituzten ikasturte hasieran herriko hiru ikastetxeetako espazio publikoetan, eskolako sarrera-irteeretan jendea ez dadin pilatu. Udalak eta ikastetxeek elkarlanean hartutako neurriak izan ziren. Orain arteko emaitzak ikusi eta baloratuta, otsailetik aurrera, ikasturtea bukatu bitartean, behin betiko egokitzapenak egingo dituzte.

Aste honetatik bertatik, Urgain-Errekalden, 08:00etatik 17:00etara, eskola orduetan, egongo da debekatuta eraikin aurreko aparkalekuan aparkatzea. Txantxiku Ikastola aurreko aparkalekuak oinezkoendako eremu izaten jarraituko du aurrerantzean ere. Elkar Hezin, bestalde, itxitura berezi batzuk jarriko dituzte eta errepidea eskolako sarrera-irteeran bakarrik egongo da itxita. Elkar Heziko neurri hau, baina, datozen egunetan jarriko dute martxan, aste honetan oraindik itxita egongo da zirkulaziorako Arantzazuko ama kaleko errepide zatia, ikastetxe parekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak