Arrakasta izaten ari dira haurren liburutegian antolatzen dituzte ipuin kontaketak eta aldaketa batzuk egin dituzte, otsailetik apirilera bitartean iraungo dutenak: ipuin kontaketen maiztasuna bikoiztu egin dute batetik, eta txartelak banatzeko modua aldatu egingo dute bestetik.
Bi saio hilean
Datorren hiletik aurrera, Ostegun Kontalariak saioak birritan antolatuko dituzte: bat 4-5 urtekoentzat izango da eta bestea 6 urtetik gorakoendako. Bikoiztu egingo dituzte umeendako ipuin kontaketa saioak.
Gonbidapenak lortzeko sistema
Saio horietara joateko gonbidapenak izan behar dira, lehen bezala, baina horiek lortzeko sistema aldatu egin dute: otsailetik aurrera zozketa egingo dute parte-hartzaileen artean. Hauek dira jarraituko dituzten bideak:
- Hilaren lehenengo astean (astelehenetik egubakoitzera) izena emateko epea irekiko da. Umearen izena eta telefono zenbaki bat eman beharko dira. Izena emateko aukerak dira: Telefonoz: 943 71 61 11 / mailez: liburutegia@onati.eus / Whatsappez: 688 732 826
- Lehen aste horretako egubakoitz arratsaldean (19:30) zozketa egingo dute parte-hartzaile guztien artean.
- Liburutegia zortedunekin harremanetan jarriko da eta gonbidapen bat edo bi nahi dituzten galdetuko die (haur bakoitzeko bi gonbidapen izango dira gehienez).
- Joan ezina izanez gero, jakinarazi liburutegian eta erreserbako haurrei eskainiko zaie gonbidapena. (Zozketan, erreserbako beste hiru izen aterako dira).