2019an baino gehiago fakturatu du 2020an Zubillaga hiltegiak

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 26a, 15:28

%8 gehiago fakturatu du 2020an Zubillaga-Oñati Hiltegi eta Zatitze Zerbitzuak. Eman dituzten datuen arabera, 918 ustiategiri eman diote zerbitzua eta 1.450 tona igaro dira bertatik.

2020ko balantzea 2019koa baino hobea izan da Zubillagarentzat. Fakturazioaz gain, nabarmendu dute ekoizpen ekologikoak gora egin duela: "55 tona ekologikoki ekoiztutakoak izan dira; 2019ko datuaren bikoitza". Euskal Okela jatorri izendapenarekin sailkatutako haragiari dagokionez, bestalde, 477 tona ekoitzi dituzte, eta Zatitze Gelako ekoizpena ere %31 hazi da.

Pandemiak eraginda, instalazioak egokitu zituztela azaldu dute eta zerbitzuak martxan jarraitu zuela, "bezeroen hornikuntza bermatuz" eta "tokiko komertzioei erreserbak ziurtatuz". Bestetik, adierazi dutenez, 2020an instalazioak ere moldatu zituzten eta laster estreinatuko dituzte bulego, aldagela eta bilera gela berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak