Inkisizioen oinarri historikoez jardun du Asisko Urmenetak Antixena gaztetxean

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 21a, 16:29

Asisko Urmeneta eguaztenean Antixena gaztetxean egindako 'Sugarren mende' liburuaren aurkezpenean.

'Sugarren mende' liburua aurkezten egon da Asisko Urmeneta Antixena gaztetxean. Duela mende batzuk izandako "sorginen ehiza" deituriko gertaerek oinarri politikoa zutela adierazi zuen, liburuan jasotzen dituen pasarte historikoak oinarri hartuta.

"Sorginen ehiza" deituriko gertaera horietan hil zituzten emakumeek eta gizonezkoek ez zituztela "sorginkeriak" egiten eta gertaera horien oinarrian arrazoi politikoak zeudela azaldu zuen Asisko Urmenetak Antixena gaztetxean, "Sugarren mende" azken liburuaren aurkezpenean: "Nafarroa askea nahi zutenen aurkako" erasoak izan zirela aipatu zuen, "asmatu egin zuten sorginen sekta kolektiboaren mitoa, orduko lider sozialak albora kentzeko". Hain zuzen ere, gertaera horien mitoa aztertu du Urmenetak liburu honetan, "ikerketa historikoaren bitartez". Komiki moduan dator kontakizuna, baina baditu orduko epaile, apezpiku edo herritarren testigantza batzuk ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak