Antixena gaztetxean Willis Drummond taldeko Felix Buff bateria-jolea izan da proiektu berria aurkezten, Rüdiger. Brit-pop, folk, psikodelia eta indie doinuak nahasten dituen Before It’s Vanished laneko kantak eskaini ditu, eta berarekin batera Joseba Irazoki izan du alboan, kontzertuan. Bertaratutakoek asko gozatu dute emanaldiaz, eta aurreikusita egon ez arren, jende asko batu da, eta bi saio eskaini dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.