Aldakiño itxita egongo da gaur eta bihar, zuhaitz mozketagatik

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 19a, 08:24
Olakua eta San Martin auzoak lotzen dituen Aldakiño bidexka.

Natur Eskolako zuhaitz handienak bota egingo dituzte gaur eta bihar artean eta lan horiek egiteko, itxi egingo dute Olakua eta San Martin auzoak lotzen dituen Aldakiño bidea. Eguenean zabalduko dute.

Natur Eskola ondoko zuhaitz handienak botatzeko lanak hasiko ditu gaur goizean Tomas Sagastik, Udalak eskatuta. Haritz amerikarrak dira gehienak, tamaina handikoak. Egun eskola aldera okertuta daude, erortzeko arriskuan. Natur Eskolaren eraberritze lanak aprobetxatuz eta segurtasunari begira baina eraikinari "arnas" gehiago emate aldera, aipatu zuhaitzak bota egingo dituzte.

Botako dituzten zuhaitzak (Argazkiak: Oñatiko Udala)

Gaur, martitzena, eta bihar artean egingo dituzte lan horiek eta bitartean Aldakiño itxita egongo da,07:30etik 18:00ak arte. Bidexka hori eguenean zabalduko dute berriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak