Banakako bisitak egingo dituzte matrikulazio garaian

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 18a, 10:24

Ume bat ikasgelan (Argazkia: pixabay)

Gaur, astelehena, hasten da hezkuntzako matrikulazio kanpaina eta ohiko eredua moldatu egin dute ikastetxeetan. Bisita pertsonalizatuak egingo dituzte herriko hiru ikastetxeetan ere, aurretik deitu eta hitzordua hartuta.

Gaur hasiko da aurtengo matrikulazio kanpaina, eta ohiko eredua moldatu egin dute ikastetxeetan. Sasoi honetan ate irekiak antolatzea zen ohitura, baina aurten, bisita pertsonalizatuek, banan-banan egingo direnek hartuko dute indar handiagoa.

Horrela izango da Elkar Hezin, adibidez, nahiz eta urte guztian eskaintzen duten bisitak egiteko aukera. Baita Txantxiku Ikastolan ere; nahiz eta hitzordu asko aurreko asterako lotuta zituzten, aukera egongo da eraikina ikusi eta euren proiektua ezagutzeko. Urgain Errekalden ere halako bisitak egingo dituzte matrikulazio kanpainak irauten duen bitartean -18tik 29ra- zapatuan egindako ate irekien jardunaldiaz gain. Zuazolan institutuan aurreko astean antolatu zituzten bisitak balizko ikasleendako eta bilera guraso berriendako. 

Edozein ikastetxetan, aurrez deituta hartu behar da eguna bisita egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak