Eskola-kirola martxan nola jarri aztertuko dute egun hauetan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 14a, 11:48
Saskibaloiko saski bat.

LABIk hartutako azken neurrien arabera, eskola-kirola egiten hasi daitezke gaztetxoak, mugen barruan. Oñatin ere martxan jartzea da asmoa, baina nola antolatu eta lotu aztertu behar dute orain. Gaur, eguena, da bilera egitekoa Oñatiko eskola-kiroleko batzordea, eta asmoa da erabakiak ahalik eta azkarren jakinaraztea.

Berez, ia 400 umek dute izena emanda eskola-kirolean, eta taldeak eginda daude. Ikastetxeetan eta talde egonkorretan egingo lirateke saioak, baina egoera aldakorra da, eta hasi arren edozein momentutan eten beharra ere gerta daiteke; hala, egoera horiek guztiak gura dituzte kontutan hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak