Ostalariengandik jasotako 63 eskaerei lagundu die diruz Oñatiko Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 14a, 11:29
Portu tabernako terraza.

Enpleguari eusteko izan dira egindako eskaera gehienak, eta inbertsioetarako beste batzuk; 110.000 euro pasa banatu ditu Udalak.

Ostalaritza zerbitzuari laguntzeko neurri berriak hartu zituen Oñatiko Udalak azaroan, eta dirulaguntza horiek banatu ditu orain: 110.000 eurotik gora. Dagoeneko ordainduta daude dirulaguntza gehienak -inbertsioetarako dirulaguntzen hamaika eskaera daude ordaintzeke eta astebeteko epean ordainduko dira-.

Guztira, 63 eskaera jaso ditu Udalak, eta guztiak onartu ditu. Horietatik 45 izan dira enpleguari eta jarduerari eusteko; 87.000 euro banatu dira. Sektoreko beste hemezortzi enpresek jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsio eta ekipamenduetarako egin dituzte eskaerak. Kanpoko terrazak egokitzeko inbertsioak izan dira lagundutako gehienak, baina segurtasun eta osasun protokoloetara egokitzeko inbertsioak eta bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan harreman berrietara egokitzeko egin beharrekoak ere izan dira. Guztira, 26.232,02 euro banatu ditu helburu horietarako. "Bat-batean eman izan dituzte ostalaritza establezimenduak ixteko aginduak. Egoera berrira egun batetik bestera egokitu behar izan dute ostalariek. Horretan ahalik eta azkarren laguntzen saiatu gara", esan du Sozioekonomia batzordeburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak