Eraskusketa batekin hasiko du Nabarraldeko taldeak hitzaldi zikloa

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 11a, 18:01
Kultura etxea atzeko aldetik.

'Burugabetzatik burujabetzara' izeneko hitzaldi zikloa antolatu du Nabarraldeko Oñatiko taldeak eta gaur zabalduko duten erakusketak emango dio hasiera ziklo horri; Beñi Agirrek egingo du bisita gidatua. Hizlarien artean, Asisko Urmeneta eta Roldan Jimeno etorriko dira.

Euskal Herriaren burugabetzearen jatorria eta bilakaera ulertu eta burujabetzaren alde egiteko gogoa piztea du helburu Nabarraldeko Oñatiko taldeak antolatu duen hitzaldi ziklo honek.

Asisko Urmeneta, Roldan Jimeno, Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda etorriko dira hilabete honetan egingo diren hitzaldiak ematera. Eta Konkistaren mugarriak izeneko erakusketa ere jarri dute kultura etxeko erakusketa gelan. Usurbilgo Nafartarrak eta Hernaniko Hernani Errotzen elkarteek Nabarralderen laguntzarekin egindako informazio panelak daude erakusketa horretan, euskaldunen historiako pasarte esanguratsuenak biltzen dituzten panelak. Nabarraldeko kide den Beñi Agirrek bisita gidatuak egingo ditu erakusketa horrek jasotzen duena azaltzeko. Gaur, urtarrilak 11, da lehenengoa, 18:30ean, eta hilaren 25ean bigarrena, ordu berean. Erakusketaz gain zein hitzaldi noiz eta non diren, agendan dator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak