Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua indartu egingo dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 8a, 14:07

Herribusa Arantzazun (Argazkia: Oñatiko Udala)

Eguraldi iragarpena ikusita eta asteburu honetan ere askok mendirako plana egingo dutela pentsatuz, indartu egin dute domekako Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua. Bi autobus txiki ibiliko dira gora eta behera, beti ere, errepidea garbi eta zabalik badago. Nor bere ibilgailuan joan beharrean, autobusean joatea da gomendioa.

Herribusak ohiko ordutegia beteko du domekan; zerbitzua 7:30tan hasi eta 18:00tan amaituko da. Gogoratu Arantzazutik ordu puntuetan abiatzen dela autobusa eta Oñati herrigunetik berriz, eta erdi denean. Erabiltzeari eskatzen zaio, geldiuneetan distantziak mantentzea eta zerbitzua errespetuz erabiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak