Dagoeneko zabalik dago triatloian federatzeko epea

Maialen Santos 2021ko urt. 8a, 13:39

Mikel Ugarte, 2019ko duatloian helmugara sartzen.

Aloña Mendiko triatloi taldearekin harremanetan jarri behar da; Oñatiko duatloia apirilaren 24an egingo dute.

Aloña Mendirekin triatloian federatzeko epea zabaldu dute dagoeneko, eta, info@aloinatriatloi.org helbidera mezua idatzita, 677 24 31 98 telefonora deituta edota euren Facebook orriaren bitartez egin daiteke izen-ematea.

Taldeko kide Iban Perezek azaldu du COVID-19aren ondorioz egoera "aldakorra" den arren aurrera egitea erabaki dutela: "Ikusi da klub antolatzaileak triatloiak lanean hasteko gogotsu daudela, eta horrek egutegia osatzea ahalbidetu du". Hala eta guztiz ere, azaldu du egutegia ez dela "behin betikoa", eta aldaketak egon daitezkeela egoeraren eboluzioaren arabera.

Oñatiko proba, apirilean

Apirilaren 24an egingo dute Oñatiko duatloia, eta berrikuntzekin datorrela azaldu du Perezek; izan ere, aurten, esprint distantzian eta erlojupeko formatuan egingo dute: "Erlojupean egitearen arrazoia izan da parte-hartzaileen arteko segurtasun distantziak mantentzearena". "Aurreikusten" dutenez, partehartzaileek bost kilometro egingo dituzte korrika, lehenik; jarraian, hogei kilometro bizikletan; eta, amaitzeko, bi kilometro eta erdi korrika. Edozelan ere, ibilbide zehatza zein izango den zehazteke dago oraindik ere, taldetik azaldu dutenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak