Selma Huxleyren lana birtualki ikusteko eran dago

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 11a, 17:05
Selma Huxely Barkham.

Huxley-ren omenezko jardunaldietan ezin izan zen artxiboko bisita egin eta orain modu birtualean egiteko moduan egokitu dute.

Selma Huxley Barkham-en omenezko jardunaldiak antolatu zituzten, elkarlanean, Emakumeen Kontseiluak, Udaleko Berdintasun Sailak eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak. Haren lanaren inguruko bisita gidatua zen ekintzetako bat, baina, egoerak behartuta, ezin izan da egin. Orain, artxiboko lagunek eginiko lana webgunean ikusgai jarri dute. Bertan, irudien gainean klikatuz gero, ikerketara ema-niko bizitza hori azaltzen duten tour edo bisita birtualak, bideoak eta artikuluak kontsultatu daitezke. Hiru zati nagusitan antolatu dute bisita: Kanadaren eta euskaldunen arteko harremana XVI. mendean, artxiboan egindako lana jasotzen duen erakusketa birtuala eta Huxleyren lanak izan duen oihartzuna. Honako helbide honetan sartuta ikus daiteke: http//:oinati.gipuzkoakultura.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak