Hiru urte, astelehenero, pentsio duinak eskatzen

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko urtarrilaren 11

Foruen plazan pentsiodunek egin duten elkarretaratzeetako bat

Gaur, urtarrilak 11, astero egin ohi dituzten elkarretaratzeekin jarraituko dute Oñatiko pentsiodunek. Eta hiru urte beteko dira, hain justu ere, mobilizazio horiek hasi zituztenetik. Ohi duten moduan, 12:00etan egingo dute elkarretaratzea, herriko plazan, eta herritar guztiei egin diete dei bertan parte hartzeko.

"Hiru urte beteko ditugu astelehenean, eta hantxe izango gara berriro pentsio duinak aldarrikatzen". Duela hiru urtetik hona aste-ehen eguerdi guztietan egin dituzte hogei minutuko elkarretaratzeak Foruen plazan, urteko opor sasoietan salbu. Batzuei kaleraino joatea kosta egiten zaiela kontuan hartuta, azaroan Olakua auzoan egiten hasi ziren; hileko azken egubakoitzetan egiten dituzte auzo horretan elkarretaratzeak, ordu berean, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak