Dendetarako eta ostatuetarako bonu guztiak saldu dira

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 9a, 10:36
Kale Barrian urtarrilaren 4an.

Oñatiko ostatuetan eta jatetxeetan erabiltzeko bonuek martxoaren 31ra arteko epea dute.

Oñatiko Udalak bonuak atera zituen, urriaren erdialdean, herriko komertzioetan erabiltzeko, bertako dendariei eta ostalariei bultzada eman eta herriko kontsumoa sustatzeko. 110.000 euro bideratu zituen Udalak bonuen ekimenera, eta, denak salduta, 550.000 euroko diru mugimendua sortu dute herriko komertzioetan. Ekimenaren balorazio positiboa egin dute Udalak zein dendariek.

Dendetan abenduaren 31 aurretik erabili behar ziren bonuak, baina osatuetan eta jatetxeetan erabiltzekoak martxoaren 31ra arteko epea dute.

Laguntzak itzultzen

Udala dagoeneko hasi da diru-laguntzak itzultzen ekimen honetan parte hartu duten herriko dendariei. Bonuak eta erosketa txartela edo faktura entregatu ahala ari da laguntza hori ematen. Laguntza jaso gura duten dendariek urtarrilaren 15era arte dute eskatutako agiri horiek entregatzeko. Jatetxeetako jabeendako epea apirilaren 23an bukatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak