Horrela dago Arantzazu

Oihana Elorza Gorostiza 2021eko urtarrilaren 5a

Herritar batek goizean grabatu eta GOIENAra bidali dituen irudi hauetan ikusten da nola dagoen Arantzazu. Errepide zati baten elurra kendu dute erabilgarri egon dadin bertako bizilagunendako eta langileendako baina aparkalekua elurrez estalita dago eta ezin da ibilgailurik han utzi.

Udaleko elurraren protokoloari kasu eginda, herriguneko eta landa inguruko sar-bideak eta baserri bideak garbitzeak dute lehentasuna eta horretan dihardute horren ardura duten udal zerbitzuek eta langileek. Arantzazuko errepidea bertako auzotarrek edo langileek zein hango ostaturen batean erreserba eginda dutenek erabiltzeko dago bakarrik zabalik, gainerakoendako itxita dago.

Aparkalekua elurrez estalita dago eta ezin da ibilgailurik han utzi. Eta momentuz ez dute garbituko. Lehentasuna herriguneak, kaleak, eta herriko landa inguruek dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak