Botila festa batzuk atzeman zituzten udaltzainek Gabonetan

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 5a, 13:19

Erdiguneko kalea Gabonetako argiekin apainduta

Abenduaren 24an eta 31n botila festak egiten ari ziren abisuak jaso zituzten udaltzainek. Gerturatu orduko korrika joan ziren partaideak eta han utzitako botilak jaso zituzten udaltzainek.

Gabon egunak "orokorrean lasaiak" izan direla adierazi du udaltzainburuak, gora-behera batzuk egon ziren arren. Abenduaren 24an eta 31n, iluntzean, bizilagunen deiak jaso zituzten udaltzainek esanez gazte batzuk botila festa egiten ari zirela, San Martinen eta Santa Lutzian. "Hara gerturatu orduko korrika joan ziren han zeudenak eta utzitako botilak jaso zituzten gero udaltzainek", azaldu du udaltzainburuak.

Tabernei lotuta, udaltzainburuak esan du ez dutela inolako arazorik izan baina bai gogora arazi gura izan du terrazetan gaudenean maskara jarrita izan behar dugula guztiok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak