Aimar Madinak Madrilgo Villa del Pradoko sari nagusian parte hartu zuen. Ulmako ziklistak bi proba egin zituen, emaitza onak lortua. Erostarbek aldiz, Gipuzkoako Selekzioko kide moduan parte hartu zuen El Bonillon (Albacete) jokatutako La Lagunilla ziklo-krosean. Bigarren heldu zen helmugara.