Erabilgarri dago rokodromo txikia

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko abenduaren 28a

Kiroldegiko pareta batean egokitutako rokodromo txikia

Zubikoa kiroldegiaren kantxa urdinerako sarrerako paretetako batean rokodromo txiki bat egin dute eta dagoeneko erabilgarri dago.

 

2018ko aurrekontu parte-hartzaileetan aukeratutako proiektuetako bat izan zen "herrigunean altuera txikiko rokodromo bat eraikitzeko pareta bat gaitzea, adin eta maila ezberdinetarako aproposa". Toki ezberdinak aztertu ondoren, kiroldegiko kantxa urdinaren ondoko pareta aukeratu zuten horretarako.

Azaroan ekin zitzaien lanei. Zurginaren lanen ostean murala margotu eta herriko eskalatzaileek presak jarri dituzte. Muralean azken ukituak eginda, erabilgarri dago jada.

(Argazkiak: Oñatiko Udala)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak