Gaztelekuko xake txapelketa urtarrilaren 2an jokatuko da

Hasier Larrea 2020ko abe. 23a, 19:37

Gabonetako egitarauaren barruan, abenduaren 27ra arte eman dezakete izena 7 eta 18 urte bitarteko oñatiarrek.

Pandemiak ez du eragotziko Oñatiko gaztelekuan Gabonetan izan ohi den xake txapelketa jokatzea, nahiz eta izango duen berritasunik: plaza mugatuak egongo dira; ondorioz, Oñatiko gazteei bakarrik zabaldu zaie aurten deialdia. Txapelketan Kuboko eta Topalekuko adinekoek parte hartuko dute, hau da, 7 eta 18 urte arteko gazteek. Urtarrilaren 2an, 17:30ean, hasiko da lehiaketa, eta abenduaren 27ra arte egongo da izena emateko aukera, 658 72 56 79 edo 943 71 82 57 telefonoetara deituta.

Gabonetako ekintzak

Xake txapelketa ez da Gabonetan gaztelekuan antolatuko den ekintza bakarra izango. Gaur bertan, Olentzeroren eta Mari Domingiren bila aritu dira Kuboa guneko erabiltzaileak, eta urtarrilaren 8ra arte gozatu ahalko dute filmen proiekzioez, magiaz eta Bertsojasa zein Altxorraren bila egitasmoez. Topalekuan ere egongo da zereginik Gabonetan zehar. Zapatuan hasiko dute bertako egitaraua, herri kiroletako probei tartea eskainita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak