Urtarrilaren 10ean etorriko dira Go!azen 7.0 musikaleko partaideak Oñatira, eta aurten kontzertua eskainiko dute. Bi emanaldi egongo dira: 17:00etan eta 19:00etan, biak Santa Anan.
Sarrerak gaur, abenduak 22, jarriko dituzte salgai, 10:30ean: Txokolateixian edo plaza ertzean dagoen totemean edo leihatila digitalean. Prezioa da 5 euro gehi gastuak.
Sarrera 6 eta 16 urte bitarteko gaztetxoendako izango dira eta bakoitzak lau eros ditzake gehienez.