"Nik herrian bakarrik jartzen dut postua, baina kanpoan ere ibiltzen direnek esan ohi dute Oñatin ondo saltzen dela, jendea erostera etortzen dela", zioen saltzaileetako batek.
Eta gaur ez da salbuespena izan. Goizeko lehen orduak freskotik joan dira, baina eguerdirako hasi da giroa goxatzen, eta jendea ere bai bertaratzen, kopuru handiagoan.
Eta, esan bezala, saltzaileak gustura agertu dira egindako salmentekin.