Bizi Bizia ekimena egin du Garaionek Oñatin

Julen Iriondo 2020ko abe. 19a, 18:59

Askotariko funtzioak izan ditzaketen egiturak –jolaserako, adibidez– egin dituzte goizean Garaion Naturartea Elkarteko kideek Bidaurretako zelaian, herriko neska-mutikoekin. Zumea erabili dute horretarako, ohi bezala.

Bizi Bizia ekimenarekin, jolaserako eta beste hainbat gauzatarako izan daitezkeen egitura naturalak egiten dituzte, umeen parte-hartzearekin. Lan eta parte-hartze horren bidez, askotariko balioak transmititu nahi izaten dizkiete umeei; euren sentitzen dute herrian sortutako elementu berria, ardura hartzen dute harekiko, eta zaindu egiten dute: "Urtaroz urtaro aldatu egiten da, gainera; udaberrian hostoz beteko da; udazkenean inaustera etorriko dira, edo berriz ere jostera", adierazi dute Garaionekoek.

Gaztelekuan eta ludotekan ibili ohi diren neska-mutikoek hartu dute parte gaurko ekimenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak