Presoendako materiala biltzen hasi da espetxe pastoraltza

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko abe. 16a, 10:49

Sevillako espetxe pastoralaren argazkia

Presoendako barruko arropak, tabakoa edo oinetakoak biltzeko kanpaina martxan jarri du aurten ere Parrokiako Espetxe Pastoraltzak. Egubakoitzera arte luzatuko da bilketa kanpaina.

Gabonen bueltan urtero jartzen du martxan Parrokiako Espetxe Pastoraltzak presoendako material bilketa, eta aurten ere horrelaxe egin du. Egubakoitza bitartean, Hirukar liburu dendan, Sillero oinetako dendan eta Irizar estankoan batuko dituzte eskatutako produktuak. Hauexek dira:

  • gizonendako barruko arropa berria
  • txandal frakak, sudaderak eta kamisetan gizonendako zein emakumeendako
  • bainurako txankletak (39t-44 tailak)
  • kirol oinetakoak (39-45 tailak)
  • turroi biguna
  • tabakoa eta metxeroak
  • seiluak, sobreak eta boligrafoak

Arrasateko ospitale psikiatrikoan dauden presoei eramango diete batutako guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak