Olentzero eta Mari Domingi ez dira aurten herriko plazan egongo hilaren 24an, ezta aurreko kalejiran ere, jendea ez pilatzeko. Baina eurek sortzen duten ilusioari eusteko, postontzi berezi bat dago Lazarraga lorategiaren sarreran. Hara bota behar dira aurten eskutitzak.
Etxola egunero zabalduko dute 09:30etik 19:00ak arte; hilaren 24an azkenengo aldiz.